Euskaraz lan egin eta bizitzeko eskubidea bermatzeko mobilizazioak deitu ditu ELAk otsailaren 2 eta 3an
Sektore publikoan euskaraz lan egin eta euskaraz jarduteko eskubidea bermatzeko lanean jarraitzen du ELAk. Abenduaren 16an Iruñean eta abenduaren 17an Gasteizen, LAB eta Steilas sindikatuekin elkarlanean egindako mobilizazioek jarraipena izango dute datorren astean. Otsailaren 2an EAEn eta otsailaren 3an Nafarroan.
Elkarretaratzeak EAEko hiru herrialdeetako osasun, hezkuntza, Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritza eta udal eta foru administrazioko lantokietan egingo dira, otsailaren 2an; eta Iruñean berriz, otsailaren 3an Foru Jauregi aurrean.
Otsailaren 2ko EAEko elkarretaratzeak honako lekuetan izango dira:
-
Osakidetzan: Goizeko 11:00etan
-
Gasteizen Txagorritxuko Ospitalean. Bilbon,Basurtuko Ospitalean eta Donostian, Donostiako Ospitalean.
-
Hezkuntzan:
-
Gasteizen ERAIKEN LHIII eskolan goizeko 11etan. Bizkaian, Bilbon, Solokoetxe BHI eskolan goizeko 12etan eta Donostian, Amara Berri HLHI eskolan, Ferrerias eraikinean 12.30etan.
-
Eusko Jaurlaritzan: Goizeko 11:00etan
-
Lakuan Gasteizen Eusko jaurlaritzako egoitzan. Bilbon, Gran Via 85 Eusko Jaurlaritzako egoitzan eta Donostian, Andia kaleko Eusko Jaurlaritzako egoitzan.
-
Udal / Foru administrazioan : Goizeko 11:00etan
-
Bilbo, Gasteiz eta Donostian, Hiru Aldundietako egoitza nagusietan eta udaletxeetan, elkarretaratze guztiak goizeko 11:00etan izango dira.
Nafarroan, otsailaren 3an egingo da elkarretaratzea, Foru jauregian goizeko 11etan.
Elkarretaratze hauetan euskal sektore publikoko langileak euskaraz lan eta bizitzeko eskubidea aldarrikatu eta euskararik gabe kalitatezko zerbitzua bermatzea ezin dela azaleratuko dute. ELAren ustez, bada ordua euskararen eta gaztelaniaren ezagutza parekatzeko eta euskara gaztelaniaren menpeko hizkuntza izateari uzteko.
“Euskararen kontrako oldarraldi betean gauden honetan,alderdi politikoek eta agintariek neurriak eta legeak onartu behar dituztela behingoz, euskaraz lan egin eta zerbitzua jasotzeko eta estatutik etor litezkeen esku-hartzeen aurrean blindatzeko.”