Grebarako eskubidea urratu dela ebatzi du Lan Ikuskaritzak
Uztailean 13an hasi zuten greba mugagabea Bergara eta Zarauzkoa ITVak pasatzen dituzten langileak. Aurretik grebaren erregistro ofiziala egin zutenean Zuzendaritzak langile bat kontratatu zuen Zarauzko lan zentrorako. ELAk lan ikuskaritzaren aurrean salatu zuen greba eskubidearen urraketa hori eta orain Ikuskaritzak arrazoia eman dio. Egindako ebazpenak argi jasotzen dut kontratatutako langile horrek grebalariak ordezkatzeko helburua izan duela. Horrez gain, arau-hauste larritzat jo du eta horri dagokion zigorra jartzeko prozesuari ekin dio.
Langileek pozik hartu dute berria, eta beste behin ere eskatu diote zuzendaritzari horrelako ekintzetan baino, hitzarmenaren negoziaketan zentratzeko.
Langileek lurradeko beste ITVetako langileen lan baldintzetara parekatzeko daude lan uzteak egiten. 133 ordu gehiago eta 2.000-8.000 euro artean gutxiago kobratzen dute.
Negoziazioan aurrerapaosurik eman ez ezean, abuztu guztian grebari eusteko indarra dutela adierazi dute langileek.