Bianako Defontaine Iberica enpresa greba mugagabean
Lantegiko behargin guztiek (38 pertsonek) bat egin dute hitzarmen duina lortzeko bidean hasitako grebarekin. 2015 urteko abendura arteko indarraldia izan du enpresako hitzramenak eta berria ngeoziatzeko unea da orain. Langileek eskatzen dutena da KPIaren goitiko soldata igoera, aintzinatasun plusa ordaintzeko sistema berritua, urteko lanaldia 7 ordu murriztea, lanaldien txandak eta lanorduen flexibilitatea arautzea eta azken lan erreformek enpresari ahalbidetutako zenbait eskumen mugatzea; absentismoagatik kaleratzea eta hitzarmena alde bakarreko erabakiz baliogabe uztea debekatzea, besteak beste. Arrazoi guzti hauengatik hasi dute greba mugagabea.
Enpresak bere aldetik, negoziaziorako borondatea erakutsi beharrean, greba kriminalizatzeko saiakera egiten dabil. Langileen ordezkaritzak, ELAko 3 ordazkariek, enpresari estrategia aldatu dezala eta hitzarmen duina adosteko prestutasuna azaldu dezala adierazten die.
Defontaine Iberica Bianan kokatuta dagoen enpresa da, automobil-industriarako piezak egiten ditu eta azken urteetan irabazi ekonomiko handiak lortu ditu.