Astebete bete dute greban Gipuzkoako zahar-egoitzetan

2013/05/17
Astebete bete dute greban Gipuzkoako zahar-egoitzetan
Gipuzkoako zaharren egoitzetako langileek greba mugagabean daude maiatzaren 13az geroztik. Gero eta gehiago dira sektorean enpresa-hitzarmenak sinatu dituzten egoitzak. Gaur manifestazioa egin dute Donostian grebalariak.

Sektorean ordezkaritza duten bi patronalek –Adegi eta Lares– Espainiako lan erreforma aplikatu nahi diete langileei; horrek uztailetik aurrera lan-baldintzen kaltetze nabarmena eragingo lieke langileei, batez ere soldatak edo lanaldiak bezalako gaietan.