ELAk eta LABek grebalarien aurkako jazarpena salatu dute
Izan ere, abenduaren 17an, grebako pikete informatiboetan, pertsona bat atxilotu zuten eta gutxienez beste bi pertsona identifikatu zituzten salaketa faltsuak tarteko, hori guztia greba egun batean antolatutako pikete baketsu batean.
Bizkaiko eraikin eta lokaletako garbitzaileak sektoreko hitzarmenaren aldeko borrokan murgilduta daude. Abenduaren 17a izan zen grebaren lehen eguna, eta jarraipena oso zabala izan zen sektore osoan.
Langileek hainbat mobilizazio eta ekimen egin dituzte. Honako hauek dira aldarrikepenak: 15 ordainsaritan banatutako 1.500 euroko soldata, lanpostu hutsen sistema, klausula sozialen hobekuntza eta atzerapenik gabeko hitzarmena aldarrikatuz.
Sektorea borrokan ari da eta hurrengo greba egunak urtarrilaren 14an eta 15ean izango dira.