ELAk Euskal Herriko Manifestu Ekosozialistarekin bat egin du
Euskal Herriko mugimendu ekosozialistarentzat, azken hamarkada ikaskuntza azkarreko eta heldutasun politikoko garaia izan da. Nazioarteko III. Topaketa Ekosozialistetatik, borroka ekosozialek aurrera egin dute, eta ikasi dugu garaipen partzialak posible eta beharrezkoak direla. Ez dagoela bidezko trantsiziorik gatazkarik eta herri mobilizaziorik gabe. Ekosozialismoak zentzua du soilik komunetik, feministatik eta internazionalistatik eraikitzen bada, Hegoalde globaleko herriekin etengabeko elkarrizketan.
Jakitun gara elite ekonomiko eta politikoen egungo agendak ekozidio eta genozidio eszenatoki batera eramaten gaituela, ondorio izugarriekin, batez ere pertsona eta herri ahulenentzat. Disjuntiba argia da: ekosozialismo feminista edo basakeria.
Irakurri manifestua hemen:
➡️ Euskara >>
➡️ Castellano >>
➡️ English >>
➡️ Français >>