Benito Menni - Elizondo
Greba dinamikarekin jarraituz, manifestazioa egin dute osasun mentaleko zerbitzua eta lan baldintzak hobetzeko
Benito Menni ospitaleko langileek manifestazioa egin zuten larunbatean Elizondon, 75 greba egun betetakoan. Zentroko hiru eraikinetako bat ixteak (Nafarroako Gobernuaren konplizitatearekin) lan prekarietatea hareagotzea eta erabiltzaileei emandako zerbitzuaren okertzea dakarrela salatzen dute.
Langileek benetako negoziazioa eskatzen dute soldatak hobetzeko, lanaldia murrizteko eta lan kargak arintzeko. Gainera, Nafarroako Gobernuari bere erantzukizuna har dezala eskatzen diote, osasun mentaleko zerbitzu publiko eta kalitatezkoa eta lan egonkortasuna bermatuz.
Aurrerapenik ez dagoenez, beste 24 greba egun gehiago deitu dituzte, azaroaren 7ra arte, eta 88 greba egun beteko dituzte denera.