ELAk bere babesa ematen die unibertsitate eta hezkuntza erreformen aurkako mobilizazioei

2015/02/26
ELAk bere babesa ematen die unibertsitate eta hezkuntza erreformen aurkako mobilizazioei
ELAk unibertsitate eta hezkuntza erreformaren (EU2015 eta 3+2, LOMCE, Heziberri) inposaketaren aurrean langile, ikasle, guraso, hezkuntza eragile eta jendarte osoak gogor erantzun behar dugula uste du berau gure herri, unibertsitate eta ikastetxeetan ezar ez dadin eta gure hezkuntza sistema propioa eraiki dezagun.

Sindikatuarentzat hezkuntzaren zentralizazio eta merkantilizazioa eta ikasleen adoktrinamentu ideologikoa bilatzen duten erreforma hauen aurrean ezinbesteakoa da jendartearen antolakuntza, erantzun sendoa eta alternatibaren eraikuntza.

Horregatik, txalotu eta babesa adierazten die ikasleek eginiko aldarrikapen eta mobilizazioei.