Mitxel Lakuntza: "EAEn onartuko diren aurrekontuek bizkarra ematen diete herritarren beharrei"
2021/02/11
Radio Vitoriari eskainitako elkarrizketa batean ELAko idazkari nagusiak baieztatu du gaur Eusko Legebiltzarrean izapidetzen ari diren proiektuak ez duela aintzat hartzen pandemia betean gaudela eta lehendik ere baziren behar sozialak modu kritikoan aregoatu direla. "Lotsagarria da aurrekontu hauek aurkeztea", baieztatu du. Zentzu horretan, premiazkotzat jo du aberastasunaren banaketa justua lortzeko erreforma fiskala abiatzea uda baino lehen. Ildo horretan zuzendu zaie ezkerreko alderdiei. Bere hitzetan, fiskalitatea eztabaidaren zentrora ekarri behar dute, are gehiago, sindikatuak argitaratu berri dituen datuak ezagutu eta gero. Izan ere, ELAk publikatutako txosten baten arabera, EAEn enpresa handiek irabazten duten hamar eurotik bat baino gutxiago ordaintzen dute zergetan.