Adolfo Muñoz izango da ELAko idazkari nagusia beste behin, bozen %89,81 lortuta

2013/01/24
Adolfo Muñoz izango da ELAko idazkari nagusia beste behin, bozen %89,81 lortuta
ELAren XIII. Kongresuan parte-hartu duten ordezkariek Adolfo Muñoz Txiki hautatu dute datozen lau urteetan gure sindikatuko idazkari nagusi izateko. Muñoz buru zuen zerrenda izan da aurkeztu den bakarra.

Hau izan da bozketaren emaitza

BAI 635 boza (%89,81)

EZ 50 boza

Zuriak 21 boza

Baliogabeak 1 boza

Gauzak honela, horrela gelditzen da Batzorde Eragile berria, ELAren ordezkariek horrela erabakita

Batzorde eragilea - Izenak eta funtzioak

Adolfo Muñoz. Idazkari Nagusia.

Amaia Muñoa. Idazkari Nagusi-albokoa. Diruzaina. Iparralde.

Patxi Agirrezabala. Komunikazioa.

Amaia Aierbe. Zerbitzu juridikoak.

Xabier Anza. Prestakuntza.

Laura Gonzalez de Txabarri. Nazioarteko harremanak.

Txema Laiseka. Afiliazioa. Hauteskunde sindikalak.

Mitxel Lakuntza. Nafarroako koordinazioa.

Mikel Noval. Gizarte Politika. Enplegua eta Prestakuntza. Azterketa bulegoa. Ingurumena.

Leire Txakartegi. Genero berdintasun politikak. Gazteak. Lan osasuna. Immigrazioa. Euskara. Langabezia.

Eustakio Uranga. Antolakuntza eta Egintza konfederala.

Joseba Villarreal. Negoziazio Kolektiboa.