Auzitegi Gorenak ultraaktibitateari buruz emandako epaiaren ostean erreforma laboral berri bat ekartzea eragotzi behar da

2014/12/19
Gaur komunikabide batek argitaratu dena konfirmatuz gero, nahiz eta hitzarmen kolektibo bat urtebetera iraungi, bere indarraldia amaitu delako, bertan jasotako lan-eskubideak langileen banako kontratura igaroko lirateke. Kontraktualizazio horren aitorpena erreforma aurretik lanean ari zirenen onerako litzateke, baina ez kontratu berriak dituztenentzat.

Zenbait komunikabidetan aipatu den Auzitegi Gorenak ultraakbititateari buruz eman duen epaiaren testu osoa jakin bitartean, ELAk honakoa adierazi nahi du:

  1. Epai hori pozteko moduko kolpe latza izango da PPren eta patronalaren helburuentzat, lan-eskubideak (besteak beste, soldatak eta lanaldia) suntsitzeko asmoari inolako mugarik gabe atea ireki nahi baitiote.

  2. Argitaratu dena konfirmatuz gero, nahiz eta hitzarmen kolektibo bat urtebetera iraungi, bere indarraldia amaitu delako, bertan jasotako lan-eskubideak langileen banako kontratura igaroko lirateke. Kontraktualizazio horren aitorpena erreforma aurretik lanean ari zirenen onerako litzateke, baina ez kontratu berriak dituztenentza

  3. ELAk berriro dio honelako ebazpen judizialek (zeinek erreformen eragin gaiztoenak   mugatzen dituzten) ez dutela inola ere ondoriotzat izan behar negoziazio kolektiboari eman behar diogun bultzada lasaitzea.

Kontutan izan behar da, gainera, mundu ekonomiko eta enpresarialak etengabe eragiten duela presioa enpresen erabakiak, batik bat EEEei eta hitzarmenen ultraaktibitateari buruz, inork mugatu edo zalantzan jar ez ditzan, ezta botere judizialak ere. Deiadar ugari entzuten da beste erreforma laboral bat egin dezaten.

Beldur gara Auzitegi Gorenaren ebazpen hau ez ote den akuilua izango botere ekonomikoak PPri egiten dizkion exijentziak areagotzeko, “egiteke geratu zena osatzeko”, zenbait ordezkari enpresarialek esaten duten moduan. Botere horrek badaki eskuin politikoaren abegi onaz baliatu beharra duela, beti baitago etxeko lanak egiteko prest.