ELAk Sigma Brakes enpresan batzarra irabazi du, CCOO eta UGTren akordioa bertan behera utziz
2016/06/24
Sigma Brakes enpresako langileek ez dute onartu UGT eta CCOO sindikatuek zuzendaritzarekin adostutako aurre-akordioa. Adolfo Muñoz “Txiki” idazkari nagusiaren hitzetan, argi geratu da ELAk negoziaketa kolektiborako duen ereduak ez duela zer ikusirik UGTk eta CCOOk bultzatzen dutenarekin.
ELAko idazkari nagusia gaur goizean Tuteran izan da eskualdeko ordezkarien batzarrean eta pozik hartu du Sigma Brakesen izandako emaitza, bere elkartasuna adieraziz langileei.