GIPUZKOAKO GRAFIKAGINTZA

Adegi negoziazio mahaira edukirik gabe etorri da

2026/04/23 Industria eta Eraikuntza Urola-Kosta Oria-Goierri Donostia Deba Oarso-Bidasoa
Adegi negoziazio mahaira edukirik gabe etorri da
Gaurko bileran ez da aurrerapenik egon, LABek eta CCOOk ez dituztelako beraien plataformak garaiz aurkeztu.

Martxoaren 4ko azken bileran adostu zen sindikatu bakoitzak euren plataformak aurkeztuko zituztela gaur, Adegik horiei erantzun ahal izateko.

Ia hilabete eta erdi pasatu da bilera horretatik, eta gaur Adegik ez du eduki zehatzik ekarri, izan ere CCOOk atzo aurkeztu zuen bere plataforma eta LABek aldiz ez zuen erregistratuta. Hala ere, ELAk salatu du besteen proposamenei itxaron gabe Adegik bere proposamena aurkeztu zezakeela, negoziazio gehiago ez luzatze aldera.

Gauzak honela, gaurko bileran ez da aurrerapausurik egon. Hurrengo bilera Maiatzaren 18an izango da.