ELA Miquel Icetarekin bilduko da Madrilen enplegu publikoa kontsolidatzea ahalbidetuko duen Legea lehenbailehen aldatzea eskatzeko
Bileara hau Estatuko Gobernuak eskatuta izango da, eta Funtzio Publikoko ministro berria Estatuko Administrazio Publikoen Mahaian ordezkaritza duten sindikatuekin egiten ari den errondan kokatu behar da.
ELA sindikatuko ordezkariek gure herriko sektore publikoak gaur egun bizi duen egoera larriaren berri emango dute, Estatuak Gasteizko eta Iruñeko Gobernuek konpartitu duten austeritatearen, esku-sartzearen eta zentralizazioaren alde egindako apustu politikoaren ondorio zuzena dena.
Beraz, bileran, ELAko ordezkariek Estatuko Gobernuari jakinaraziko diote behingoz amaitu dezala austeritate- eta esku-sartze-politikekin, eta gure herrian zer zerbitzu publiko behar eta nahi ditugun erabakitzeko eskubidea aitortzea, eta honen barne enpleguan eta lan baldintzetan ditugun beharrak bai hezkuntzan, osasungintzan , gizarte zerbitzutan eta abarrean.
Testuinguru horretan, birjartze-tasei amaiera eman behar zaie, eta Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren (EPOE) ren 10. artikulua premiaz aldatu behar da, gure administrazio publiko guztietan enplegua kontsolidatzeko prozesuak abian jar daitezen, behin-behinekotasunaren gaitza pairatzen duten 65.000 langile publikok baino gehiagok enplegua bermatzeko. Horrez gain, egungo egoera berriro ez errepikatzeko mekanismoak ezarri behar dira.ELAk aukera hau aprobetxatuko du ministroari lan egin duen eta eragindako kolektiboarekin sozializatzen ari den kontsolidazio-proposamena helarazteko. Proposamen hori Goberntza eta autogobernuko sailburu Olatz Garamendiri ere helarazi dio.
Helburu hori lortzeko, ELAk, beste sindikatu batzuekin batera, greba deitu du EAEko sektore publiko osoan apirilaren 22rako.