Greba orokorra azaroaren 11n izango da
Greba orokorra azaroaren 11n izango da. ELAk Hego Euskal Herritik jorratzea lehenetsiko du: horregatik, lanean jarraitzen du etxebizitzako sindikatuekin eta gainerako eragile sozial eta sindikalekin erakunde guztiei presioa handitzeko, batez ere EAEn eta Nafarroan, hemengo Gobernuek arlo horretan eskumen zabalak baitituzte.
ELAk ohartarazi du Estatuko erkidegoek badutela etxebizitzan politikak erabakitzeko eskumena eta krisia gainditzeko neurriak har ditzaketela. Ezin da justifikatu etxebizitzaren krisi betean ere -gure gobernuek urte askotan egin dituzten politika ezin okerragoen ondorio izan den krisian-, egun indarrean diren eskuduntzak behar bezala erabiltzeko aukera ez baliatzea.
ELAren iritziz, Gasteizko eta Iruñeko Gobernuek, baita espainiar Gobernuak ere, orain arte garatu izan dituzten politikak goitik behera aldatu behar dira.
Ez da onargarria politika publikoaren xedea jabeen, eraikuntza enpresen eta funts putreen errentagarritasuna izatea. Lehentasuna izan behar da etxebizitza duina izateko eskubidea bermatzea.