«ELAren kongresuak prekaritatearen aurkako borroka izango du ardatz»
2021/10/04
ELAk sindikatuaren XV. Kongresua aurkeztu du gaur. Azaroaren 24an eta 25ean egingo da Bilbon, eta zerbitzu publikoak, zaintza eta, bereziki, prekaritatearen aurkako borroka izango dira ardatzak. Hala iragarri du Mitxel Lakuntza idazkari nagusiak Radio Euskadin eskainitako elkarrizketan. Era berean, Euskal Herriaren indepentziaren aldeko sindikatuaren apustua ere berretsi du: «Urte hauetako lezioetako bat da estatu bakar batekin garatu ahal izango dela erabateko autogobernua».
Gipuzkoako egoitzetako irregulartasunei buruz galdetuta, Lakuntzak esan du arazo estrukturala dela, eta ez puntuala, Aldundiak defendatu duen bezala. "Diru publikoarekin egoitzak azpikontratatzen dituen eredu batek huts egiten du hemen". Horregatik, Lakuntzarentzat ezinezkoa da Diputazioak sektoreko langileekin biltzeari uko egitea. Bilera hori berehala egin dadila eskatu du.
Elkarrizketa osoa hemen.