Sacyr enpresako langileen hirugarren lanuztea hilabete honetan

2016/04/14
Sacyr enpresako langileen hirugarren lanuztea hilabete honetan
Sacyr eraikuntza-enpresak EEE bat plazaratu du estatu-mailan, 347 langile kaleratzeko asmoz. ELAk erabat gaitzesten du enpresaren asmo hori, eta hiru egunetan greba egiteko deiarekin bat egin zuen (apirilak 7, 12 eta 14). Gaur eguerdian manifestazioa egin dute Madrilen.

Sacyr-ek Ibex-35ean kotizatzen du, eta 387 milioi euroko dibidenduak banatu ditu 2013, 2014 eta 2015 ekitaldietan. Orain, ordea, EEE bat aurkeztu du, arrazoi ekonomikoak direla-eta.

ELAk ez du uste batere arrazoirik dagoen, Sacyr-en EEErik aurkezteko. Guretzat guztiz onartezina da horrelako enpresa askok esku batez diru publikoa jasotzea eta beste eskuaz 347 familia kinka larrian uztea.

ELAk EEE hori berehala erretiratzeko eskatzen du; osterantzean mobilizazioak bultzatuko ditu enpresaren jarrera tematia makurtu arte. Bide batez gure elkartasunezko mezua bidaltzen diegu Euskal Herritik estatuko gainerako lankideei.