ELA, SATSE eta SMEren komunikatua, Osakidetza eta gutxiengoan dagoen LABen (%20) arteko lan baldintzen akordioaren sinadurari dagokionez hurrengoa azpimarratu nahi dugu:
2005/02/23
- Sektoreko mahaian ordezkaritzaren %80a dugun ELA, SATSE eta SMEk, jarraipen oso handia izaten ari diren grebak hasi genituen otsailaren 17an.
Gure agintariek "eraginkortasun handiena kosturik bajuenekin" bilatzea erabakitzea eta 2000. urtetik lan baldintzak hobetzeko akordiorik ez izateak, ELA, SATSE eta SME 10 puntu zituen plataformaren inguruan indarrak batzea ekarri zuen. Asmoa, berrazterketa orokorra eginez gure osasungintzari kalitatea itzultzea da. Guzti hau nola lortzen da? Langile bakoitzaren aintzatespen moral eta ekonomikoaren bitartez, lanpostuen balorazioa eginez, sistema zaharkituta eta egoera prekarioan dagoela onartuz, platillaren bataz besteko adina altuegia dela kontutan hartuz eta lan-zamak birbanatzen besteak beste. Gai orokor hauek plantilla osoari eragiten diote, baina izan badaude zehatzagoak ere. Hala nola, Lehen Arretako langileen baldintzak, egoiliarrak edo goardiak... Sinatutako akordioan gai hauek gainetik bakarrik tratatu dituzte, sistema sakonki berraztertzeko inolako asmorik gabe.
Gutxiengoan eta greba lehertzeko sinatu den akordio honi buruz honakoa nabarmendu nahi dugu:
- Ekintza guztiz antidemokratikoa izan dela langileen gehiengoaren partehartzearekin, Mahaiaren %80a greban baitago. Ezin dugu ulertu euren lan baldintzak hobetu nahi dituzten langileen gehiengoaren nahia gutxiengo batetik zapuztu nahi izatea. Sistemaren kalitatea bilatzen duten errebindikazioak eragoztea zein zilegitasun sindikalarekin erabaki duten galdetzen diogu geure buruari. LABen jarrera salatu nahi dugu, Mahai Orokorrean gutxiengoan sinatzeagatik CCOO eta UGT gogor kritikatzetik, sindikatu hauen eskutik eta gutxiengoan Osakidetzako langile guztiei eragiten dien akordio hau sinatzera pasa delako.
Hiritarrek jakin behar dute akordio honek ez dituela osasungintzaren arazoak konponduko. Guzti honek era irmoagoan mobilizazioekin jarraitzera behartzen gaitu.