Auzitegiek ELAri arrazoia eman eta praktika antisindikalak egiaztatu dituzte
Auzitegiek ondorioztatu dute Mercadonak primak edo osagarriak modu irregularrean erabili dituela, langileei zenbait egoeratan horiek ez ordaintzen zigor moduan, eta horrek oinarrizko eskubideak urratzen dituela. ELAk urteak daramatza enpresaren praktika hori salatzen, Mercadonak ordainsariak presio-tresna gisa erabiltzen dituela ohartaraziz.
ELAren alde egin dute hamarnaka ebazpen judizialek, eta aitortu du: hitzarmeneko 31. artikuluan jasotako plusa ez ordaintzea legez kontrakoa dela egoera hauetan: amatasun bajak, lanaldi murrizketak, aldi baterako ezintasunak edo ordezkaritza sindikala. Epaileek ondorioztatu dute praktika horiek eskubide oinarrizkoak urratzen dituztela eta Mercadona zigorte dute kalte ordainekin.
ELAk nabarmendu du kasu hauek ez direla isolatuak. 2014an Mercadonaren lehen denda ireki zenetik Euskal Herrian, sindikatuak behin eta berriro salatu du enpresaren jarrera errepresiboa eta praktika antisindikalak. Salaketa hauek jazarpena, kaleratzeak edo haurdunaldiagatiko diskriminazioa zuten oinarri.
ELAren arabera, enpresaren jokabidea Estatu osoan errepikatzen da. Adibide berrienetako bat da Ourenseko 4. Lan Epaitegiak urteko prima ez ordaintzea baliogabe deklaratu duela, eta Mercadonari 5.000 euro ordaintzeko agindu dio plusari dagokionez, eta 30.000 euro kalte moralengatik. Epaiketan azpimarratu dute diskriminazioa izan dela osasun-arrazoien eta sindikatuarekin lotura izateagatik.
Egoera honen aurrean, ELAk Mercadonako plantilla antolatzera deitzen du praktika hauei aurre egiteko, eta adierazi du ekintza kolektiboa gakoa dela lan-eskubideen urraketak geldiarazteko.