Eusko Jaurlaritzak lan-poltsekin lanpostu prekarioak sustatzen jarraitzen du, baita gure gazteentzat ere

2017/01/24
Eusko Jaurlaritzak demagogia egiten du, sekulako despliege mediatikoa abian jarriz behin behineko enplegu prekarioa kalitatezko enplegu egonkorra bailitzan saldu nahian.

Eusko Jaurlaritzak abian jarritako deialdi hauek lan-poltsetan sartzeko deialdiak dira, prozesua gainditzen duten gehienek ez dute lanik ere egingo eta deituak direnak behin behineko egoeran eta kasu askotan ordezkapen puntualak egiteko deituak izango direlarik.

EAEko Administrazio orokorreko behin behinekotasun maila %40tik gorakoa da, behin behinekoen aintzinatasuna urte askotakoa delarik (10 urtetik gorakoa kasu askotan). Prekarietate egoera honetara iritsi bagara Eusko Jaurlaritzak behin behinekotasunaren aldeko apustu garbia egin duelako izan da, LEPak sarri egin beharrean urteak eta urteak pasatu direlako Eusko Jaurlaritzak LEPak deitu gabe eta behin behineko langileen erabilera abusiboa gauzatuz.

Eusko Jaurlritzak enplegu publikoarekiko bere konpromezua adierazteko modu egokiena jadanik administrazioan lanean dauden interinoei zein oraindik lan merkatuan sartu ez diren gure gazteei egonkorrak eta kalitatezkoak diren lanpostuak eskeintzea litzateke. Europako Epaitegiek aukera ezinhobea eskeintzen digute administrazioan lanean dauden milaka behin behineko langileren lanpostuak egonkortzeko prozesuei hasiera eman, eta gure gazteei hemendik aurrera eskeiniko zaizkien lanpostuak egonkorrak eta kalitatezkoak izan daitezten.

ELAk pasa den asteko Mahai orokorrean egin zuen moduan, atzo izan genuen EAEko administrazio orokorreko Mahai negoziatzailean ere, behin behinekotasuna ardatz duen eredutik aldenduz, kalitatezko enplegu publiko egonkorraren aldeko pausoak ematea exijitu zion Eusko Jaurlaritzari.