Muñoz: " Sindikalismoak gizartea aktibatu behar du, edozein dela ere gobernua"
2016/02/26
Adolfo Muñoz "Txiki", idazkari nagusiak Portugalgo CGTP sindikatuaren kongresua parte hartu du. Bere hitzetan, "sindikalismoak, Europako egitura antidemokratikoa ikusirik, gizartea aktibatu behar du, edozein dela ere gobernua. Gainera, ezin da antolakuntza ahaztu, gobernuek eta patronalak paretik kendu nahi baitute edozein erreferentzia kritiko. Ez dute defentsa kolektiborik, ez sindikaturik nahi".
Kongresuko ordezkarien aurrean egindako hitzaldian, Muñozek adierazi du "esker txarreko Europa antidemokratiko honek nazioen burujabetza ukatzen du, agenda neoliberala inposatzeko". "Zirkinik ere egiten ez duen Europa dugu hau. Puntu honetaraino iritsita orain ez dute atzera egiteko asmorik; ez digute itzuliko kendutakoa. Esaterako, Grezian gobernu berria diziplinatu zuten. Aldaketa politiko eta soziala ez da gobernura iristea. Hori baino askoz gehiago da" azpimarratu du..