Babcock-en erantzunkizunak bilatzea exigitu du ELAk

2005/04/07

Empresa erregulazio espedientearekin onurak lortu zituzten enpresako ELAko bi ordezkari sindikatutik kanporatuak izan dira.

  1. ELA-METAL federazioak Babcock-Borsig-en garai batetan zituen bi ordezkariri baja eman diela iragarri du. Baja hau berehalakoa izan da, langile guztientzako enpresa erregulaziorako espedientean adostu ziren osagarriak baino gehiago jaso zutela jakin denean.
  2. Pertsona horietako bat enpresa batzordeko kide izan zen ELAren izenean (ELAk 4 kide zituen enpresa batzordean) eta bestea Babcock Borsig-eko ordezkari sindikala izan zen. Halere bi pertsona hauek ez zuten jadanik ardurarik osagarri horiek zehaztu zirenean. Pertsonak hauetariko inork ez du ELAn beste inongo ardurarik izan, Bacock Borsig-en izan zituztenak besterik ez.
  3. Federazio honek daukan informazioarekin ondoriozta dezakegu, enpresan sindikatuak dituen ordezkari gehiagorik ez duela jarduera hauetan zerikusirik izan, ezta enpresa kanpoko arduradunik ere.
  4. ELAk gogorarazi nahi du gure sindikatua beti SEPI eta enpresa zuzendaritzaren planteamenduen aurka agertu dela, eta enplegu eta etorkizun industrialaren aldeko ildoak defendatu dituela. Hemen koka dezakegu enpresa erregulazio espedientearen aurkako jarrera (industri plan sinesgarririk ez duelako), eta SEPI eta jabe berrien gestioaren ondorioz ematen ari den egoera larriaren etengabeko salaketa.
  5. Pribatizazio prozesuan eta elkarte berriari plantilla transferitzerakoan gertatutako irregulartasunengatik zenbait prozesu juridiko bideratzen ari dira ELAko zerbitzu juridikoa.
  6. ELAk, Babock Borsig-eko langile guztiek bezala, espedientearen inguruan gertatu diren osagarri edo mesedeei buruzko egiazko informazioa, eta informazio guztia, eman dezaten exigitzen du: onuradunak bere izen abizenekin, kantitateak eta irabazi hauek zein bidetik lortu dituzten. Guzti hau helburu bikoitzarekin: Pertsona, elkarte, entitate edo sindikatuek izan ditzaketen ardurak argitu eta enpresa honen enpleguarentzat etorkizun bideragarria bermatzeko.
  7. ELA agintari publikoei exijitzen die gertakari hauek ikertu eta behar diren prozedurak martxan jartzea. ELAk bere esku uzten du edozein ekintza, penalak barne, abian jartzeko eskubidea.
  8. Azkenik ELAk Babcock Borsig-en duen taldeari bere sostengua adierazi nahi dio, eta langileen aldeko eskubide eta interesen alde lanean gogor jarrituko duenaren konfiantza osoa daukagu.