UTE Alava Oesteko langileek hitzarmena betetzea eskatzen dute
UTE Alava Oesteko langileek euren lan baldintzak erregulatuko dituen enpresa hitzarmen propioa aldarrikatzen dute; Arabako Eraikuntzako hitzarmena oinarri hartuz eta euren lan baldintzen ezaugarri propioak kontutan izango dituena. Foru Aldundiarentzako zerbitzua eskaintzen duen UTEa Api Movilidad S.A., Esconsu S.L. eta Firmes Alaveses S.A enpresez osatuta dago eta 23 langile ditu.
Duela urte bat baino gehiago jakinarazi zioten UTE Alava Oesteri hitzarmen propioa negoziatzeko aldarrikapena, enpresak Arabako Eraikuntzako hitzarmena ere errespetatzen ez zuela ikusitakoan. Esate baterako, iazko neguan enpresak behartu zituen elurra kentzeko makinekin 12 ordura arteko lanaldiak egitera; langileen bizia eta herritarren segurtasuna arriskuan jarriz. Egoera hori Ikuskaritzan salatu zen eta legez kontrako praktika dela ebatzi du.
Halako egoerak berriz ez errepikatzeko, langileok UTEari exijitzen diogu lan hitzarmen propioa negozia dezala eta Foru Aldundiari lan baldintza duinak bermatzeko inplika dadila. Hori horrela ez bada, mobilizazioak iragarriko baitira.