Abiadura Handiko Trena eraikitzeko lanetan hildako azken langilearen istripua salatzeko bilkura
2013/08/29
Abuztuaren 26an langile bat zendu zen Abiadura Handiko Trena eraikitzeko lanetan Bergaran, makina batek harrapatuta. Istripu hori salatzeko ELA, LAB, STEE-EILAS, EHNE eta Hiru sindikatuetako ordezkariak Bergaran kontzentrazioa egin dute, Elorregiko biribilgunean, abuztuaren 26ko istripua izan zen lekutik gertu.
ELAk gogor salatu nahi du lan-ezbehar hau. Izan ere makina bat aldiz salatu dugu obraren parte horren arduradun den ETS azpikontratak lan hitzarmena urratu egiten duela, lanetan jardunaldi neurrigabeak eta legez kanpokoak egiten dituelako. Hamabi ordu baino gehiagoko lanaldiak ohikoak dira, eta badira egunean 17 orduz lan egitera behartzen dituzten langileak.