DHL (MERCEDES)

Kaleratutako bi langileak berriz hartzea eskatzeko lanuzteak

Kaleratutako bi langileak berriz hartzea eskatzeko lanuzteak
DHLko Greba Batzordeak ekoizpena gelditzeko deia egin du, detektibeak kontratatuz egindako bi kaleratzeen aurka protesta egiteko. Lanuzteen helburua da kaleratutako langileak berriz hartzea eta moralki gaitzesgarriak diren praktika horiek bertan behera uztea. Lanuzteak otsailaren 24an eta 26an egingo dira, 12:30etik 16:30era.

DHL Supply Chain azpikontrata bat da, Mercedes-Benzentzat lan egiten duena bere instalazioen barruan; ekoizpen lerroak hornitzeaz, biltegia kudeatzeaz eta kamioiak deskargatzeaz arduratzen da. Enpresak bajan zeuden bi langile kaleratzeko detektibe-zerbitzu bat kontratatu duela salatzea da lanuzteen arrazoia. Hori aurrekaririk gabeko gertaera da enpresan. Lanuzteen helburua da kaleratutako langileak berriz hartzea eta moralki gaitzesgarriak diren praktika horiek bertan behera uztea.