Zamudioko Ingeteam Power Techonology enpresak aurkeztutako enplegu erregulazio espedientea erretiratu du
Urtarrila amaiera aldera Ingeteam Power Technology S.A. enpresak langileriaren gehiengoari eragingo lioken enplegu erregulazio espedientea (EEE) aurkeztu zuen. Proposamen hori, Industry Negozio unitatean arazo produktiboak zituela argudiatuz egin zuen. Enpresa eta langileen ordezkarien artean izandako kontsulta epealdian ez zen adostasunik lortu. Epealdi horretan Langile Batzordearen helburu nagusia Industry unitatearen egoera erreala ezagutzeko baliagarri den nahitaezko dokumentazioa lortzea izan da, baina enpresak ez du aurkeztu dokumentaziorik EEE gauzatzeko arrazoirik dela frogatzeko. Adostasunik ezean ELAk, Langile Batzordearen izenean, enpresaren proposamenaren aurkako txostena aurkeztu zuen eta EEEari helegitea aurkeztu zion. Sindikatuak eginiko txostenean baliatutako argudioak bere egin zituen gero Lan Ikuskaritzak: EEErako kausalitaterik ez zela eta enpresak ez zituela bere betebeharrak formalki bete. Lan Ikuskaritzak, era berean, epaitegiek prozedura baliogabea izendatzeko aukerari erreferentzia egin zion.
Azkenean, Langile Batzordearen eta lan Ikuskaritzaren aurkako jarrera kontutan hartuta, enpresak EEEa bertan behera uztea erabaki du.