Europa mailan ere mobilizazioak beharrezkoak dira

2012/02/29
Europa mailan ere mobilizazioak beharrezkoak dira
Europako Sindikatuen Konfederazioak deituta, gaur mobilizazio eguna da Europa osoan. Deialdiaren helburua, Europan ezartzen ari diren politika atzerakoiak salatzea da. Dei horri erantzunez, ELAko ordezkariak Bilbon eta Iruñean elkarretaratu dira.

"Europa mailako mobilizazioak beharrezkoa dira, baina ez norberak bere esparruan egin behar duena ekiditeko edo ordezkatzeko. Enpresa mailan, herri mailan edo nazio mailan norberak egiten duenaren osagarri izan behar dutela”, azpimarratu du Laura Gonzalez de Txabarri, nazioarteko arduradunak.

ELAko ordezkariak Europaren eraikitze prozesuaren joera neoliberala salatu du, eta Tratatuari ezetza ematerakoan arrazoia genuela azpimarratu du. “Orain gertatzen ari denak orduan esandakoa berretsi besterik ez du egiten. Krisi sakon baten barnean sartuta gaude, krisi ekonomiko, politiko, gizarteko, ingurumenekoa”.

Laura Gonzalez de Txabarriren parte-hartzearen laburpena