ELAk salatzen du UGTk eta CCOOek sinaturiko Ehungintzaren hitzarmenak soldata baxuak eta lanaldi luzeak betikotzen dituela

2019/02/20
UGTk eta CCOOek Nafarroako Ehungintza Industriaren hitzarmena sinatu berri dute sektoreko patronalarekin (ADETEN), soldata oso baxuak (15.000-16.000 euro urtean) betikotzen. Gainera, orain dela hamabi urteko lanaldiari eutsi diote eta lan erreformaren aurkako berme nahikorik ez daude. Gainera, ez du sektoreko Estatuko hitzarmenaren esku-hartzeak saihesten.

ELAk oso balorazio negatiboa egiten du, hiru urteko (2018-2020) akordioak ez duelako aplikatzeko bermerik, hau da, ultraaktibitatea (2 urtetik hiruetara igaro bada ere) eta bere balizko indargabetzea epaile baten oniritziaren arabera izango dira, beti ere enpresa batek horrela ezkatzen badu. Gainera, hiru urteko %6ko aintzinatasuna ez da berreskuratzen, eta norberaren aferen bi egun ez dira enpresaren kontura izango (%4a izaten jarraituko du, eta goiko muga oso gutxi handitzen da, %24tik %26ra, hain justu)

Soldaten igoerak dira: iazko Estatuko KPI gehi %1a 2018an; KPI gehi %0,5a 2019an, eta KPI bakarrik 2020an. Oso txikiak dira, nafar hitzarmenen soldata taularik baxuenak direla aintzat hartuta. Urteko lanaldia ez da murrizten, eta 1.744 ordukoa (Nafarroako altuenetariko bat), eta 12 urte daramatza indarrean.

ELAk (sektoreko %35ko ordezkaritza) UGT eta CCOOen negoziazio eredua inposatzearen aurka borrokatzen jarraituko du: langileei ez diete parte-hartzea edo iritzia ematea uzten, eta ELA negoziazioetatik kanporatzen dute, inolako aldarrikapenarik egitearen beharra ez izateko. Gauzak horrela, ELAk lan zentro bakoitzaren langileak antolatzen jarraituko du enpresen hitzarmenak erdiesteko, beti ere Nafarroako hitzarmenak ematen ez duena lortzeko asmoarekin eta lan erreforma indargabetzeko helburuarekin.