Lau langile hil dira jada 2022an, Arabako bigarren istripuarekin
Lehenik eta behin, hildakoaren senitarteko eta lagunei elkartasun eta babes zintzoena adierazi nahiko genieke; momentu hauetan sentitzen ari diren samina gure egiten dugu.
Bigarrenik, lehen sektorea, eta zehazkiago basogintza, EAEko jarduera ekonomikoaren zati txiki bat dela kontuan hartuta, urtez urte sektorean gertatzen diren hildakoen zifrak asaldagarriak iruditzen zaizkigu. Kontuan izan behar dugu, 2021 urtean 5 izan zirela sektorean lan istripu baten eraginez zendutako langileak. Alegia, baso lanen sektoreko zifra horiek sektoreko langileek eurek jasaten dituzten prekarietate egoekin bat datoz. Horri Administrazio Publikoak sektoreko langileekiko adierazten duen utzikeria eta Prebentzio Legearen etengabeko betegabetzeak gehitzen badizkiogu, ezbehar tasa ikaragarria da.
Egoeraren larritasuna ikusirik, prebentzio legediaren betegabetzeen kontrol eta jarraipen neurriak berehalakoan ezarri ditzala exigitzen dio ELAk Eusko Jaurlaritzari, eta lantokietan antolatu eta urtean 50etik gora lagunen heriotza eragiten duen bidegabekeriaren aurka borrokatzeko deia luzatzen dugu. Borondate politikoa eta enpresarien behin betiko konpromezua besterik ez dira behar lakra honekin amaitzeko, irabazien gainetik langileen osasuna eta segurtasuna jarriz.
La heriotza hau salatzeko elkartaratzea egingo du Euskal Herriko gehiengo sindikalak bihar, hilak 21, eguardiko 12tan, SEAren Gasteizko egoitzaren parean (Correos eraikinaren parean).