ELAk askatasun sindikala aldarrikatzen du
Ekainean CGTk aurkeztu zuen helegitean, LABek balore errepublikanoak ez dituela errespetatzen argudiatzen zuen , eta zehazki, euskararen erabilpena eta helburu politikoak izatea salatzen zituen.
Honen aurrean, ELAk askatasun sindikalaren defentsa aldarrikatu nahi du lehenik. Epaitegiaren ebazpen hau sindikatuen lan eremua mugatzeko joera eta interes desberdinen adierazgarri berri bat da. ELAk langileen defentsarako lan egiten dugun sindikatuok helburu sozial zein politikoak izatea aldarrikatzen du.Esan behar da salaketa hau –helburu politikoak dituena, hain zuzen- CGT ren aurka Vallsen gobernuak egin duen antzekoa dela, sindikatu honek Lan-Kodearen aurka erreformaren aurka egin ostean.
Bigarrenez, XXI. mendean euskararen erabilpena salatua izatea onartezina da. Bakarrik Estatu jakobino itsu batek defenda dezake horrelako posizio atzerakoi eta antidemokratikoa. Ipar Euskal Herrian euskararen alde egiten diren ahaleginak txalogarriak dira, eta administrazio publikoak hauek lagundu eta babestu beharko lituzke.
Hirugarrenez, ELAk bere elkartasuna adierazi nahi dio LAB sindikatuari.