Espainiako Auzitegi Nazionalak ez du onartu Laminaciones Arreguiko espediente berria

2013/04/08
Espainiako Auzitegi Nazionalak ez du onartu Laminaciones Arreguiko espediente berria
Gasteiz eta Urbinako langileei eragiten dien bi urteetarako dosierra atzera bota du Espainiako Auzitegi Nazionalean. Izan ere, Celsa Atlanticeko zuzendaritzak –Laminaciones Arregui ohia– Madrilen aurkeztu zuen martxoaren 27an bi urtez kontratuak eteteko beste espediente bat.

Bestalde, Bilboko epaitegiak baliogabetutako dosierraren inguruan Espainiako Auzitegi Gorenak emango duen azken erabakiaren zain daude uneotan langileak. Zuzendaritzak Auzitegi horretan jarri zuen EAEko Justizia Auzitegi Gorenak emandako ebazpenaren aurkako helegitea, eta luze gabe jakingo da 178 langile kaleratzeko dosierra baliogabetzea zuzena den ala ez.