WEC enpresako langileek kaleratze txostena erretiratzea lortu dute
2015/01/13
Itziarko WEC enpresako langileek kaleratze txostena erretiratzera behartu dute zuzendaritza. Izan ere, zuzendaritzak aurkeztutako txostenak hainbat akats dituela erakutsi dute langileen batzordeko kideek euren alegazioetan. Dena den, zuzendaritzak txosten berri bat egiteko asmoa agertu du, eta datorren 19rako negoziazio saio berriei ekiteko data ezarri du, inolako xehetasunik eman gabe.
Astelehen honetatik plantilaren erdia Aguraingo lantegian dago lanean, honek kaleratze txostenaren iruzurra erakusten duelarik langileen batzordearen iritziz. Bestalde, datorren astelehenean, hilak 19, Itziarko WEC enpresako langileek greba mugagabeari ekiteko borondatea azaldu dute.