ELAk itunpeko Gizarte Ekimeneko ikastetxeetako hitzarmena bere osotasunean aplikatzea exijitzen du

2013/11/27
EAEko Auzitegi Nagusiak legez kontrakotzat jotzen du Estatuko hitzarmena aplikatu izana eta Kristau Eskola eta AICE-IZEA patronalak EAEko hitzarmena aplikatzera behartzen ditu.

ELAk gaur bertan jaso du EAEko Gizarte Ekimeneko ikastetxeetako hitzarmenaren ultraaktibitatea defendatzeko Kristau Eskola eta AICE patronalen aurka aurkezturiko gatazka kolektiboaren epaia. EAEko Auzitegi Nagusiak legez kanpokotzat jotzen du patronalek aldebakarrez indarrean zegoen hitzarmena eten eta Estatuko VI Convenio de Colectivo de Empresas de Enseñanza Privada sostenidas total o parcialmente con fondos públicos aplikatu izana.

Honengatik ELAk patronalei eskatzen die berehala alde batera utz dezatela Estatuko hitzarmena, EAEko hitzarmena bere osotasunean aplika dezatela eta hitzarmena berritzeko negoziazioari ekin diezaiotela inolako murrizketa planteamendurik gabe eta lan-erreformaren aurrean beharrezko aplikazio bermeekin.

Auzitegiak arrazoia ematen digu sindikatuok behin eta berriro azaldu ditugun argudioei. Hori dela eta ELA patronalei eskatzen die berehala alde batera utz dezatela Estatuko hitzarmena, EAEko hitzarmena bere osotasunean aplika dezatela eta hitzarmena berritzeko negoziazioari ekin diezaiotela inolako murrizketa planteamendurik gabe eta lan-erreformaren aurrean beharrezko aplikazio bermeekin.

ELAren ustez epai honek oraindik ere indar eta balio handiagoa ematen dio ELAren eta gainerako sindikatuen aldarrikapenei eta abenduaren 3 eta 4rako deiturik dagoen grebari.

Hau dela eta, ELAk itunpeko Gizarte Ekimeneko ikastetxeetako langile guztiei dei berezia egiten die antolatu eta mobilizatzen jarraitzera bai patronalak baita Eusko Jaurlaritzak murrizketak alde batera utzi eta gure aldarrikapenak entzun ditzaten.