ELAk exijitzen dio EITBri informazioa eta iritzia ongi bereiztea
ELAko atal sindikalaren oharra:
Orain dela hilabete batzuk EITB ko egoeraren inguruan gure hausnarketa dokumentu baten atxikitu genuen. Zuzendaritzaren azken erabakiek ELAk egindako salaketak zuzentzeko bidean jarri ordez, salatutako bidean jarraitzen dute:
1. Irrati-telebista publiko batean bateraezina da guztiz informazio saio bat zuzendu eta aurkeztea, komunikazio enpresa berberean edo beste batean iritzia ematearekin; horregatik onartezina deritzogu zuzendaritzak kazetari bati bi zeregin horiek eman izana, En Jake eta Sin Ir Mas Lejos saioetan.
2. Zuzendaritzari exijitzen diogu errespeta ditzala EITBko sorrera legean agertzen diren printzipioak, alegia, objektibitatea, egiatasuna eta inpartzialtasuna, baita informazioa eta iritzia ongi bereiztea ere.
3. Uste dugu, gainera, etxean badirela profesionaltasun handiko kazetariak, eta zuzendaritzak proiektu berrietan kontuan izan behar dituela, are gehiago orain, ETBko lantaldea murrizteko mehatxua mahai gainean dugunean.
4. Zuzendaritzari exijitzen diogu taldeko enpresa guztietan diren lanpostuak defenditu ditzan.