Pello Igeregi: "Lan erreformaren akordioak merke eta erraz kaleratzen jarraitzea ahalbidetuko du"

2021/12/27
Pello Igeregi: "Lan erreformaren akordioak merke eta erraz kaleratzen jarraitzea ahalbidetuko du"
EITBko Ganbara irrati saioan egindako elkarrizketan, Pello Igeregi ELAko negoziazio kolektiboko arduradunak "oso txartzat" jo du Pedro Sanchezen Gobernuak, UGTk, CCOOk eta CEOEk lortutako lan-erreformarako akordioa, Zapateroren eta Rajoyren erreformen alderdi kaltegarrienak indarrean uzten dituela iritzita. Hori dela eta, Igeregik azpimarratu du "EH Bilduk eta EAJk kontrako botoa eman behar dute lan-erreformaren tramitean".