Manifestazio jendetsua Kaskarotenea ikastolaren alde

2014/11/08
Ziburuko Kaskarotenea ikastolako haur eta gurasoek bizi duten egoera jasanezina salatzeko hainbat eragilek –ELA tarteko– deitutako manifestazioan parte hartu dute. Paueko Administrazio epaitegiaren ebazpenak eta Ziburuko auzapeza agertu duen jarrera, irtenbiderik gabeko atakan kokatu dute Ziburuko Kaskarotenea ikastola eta bertan ikasten duten hamahiru ikasle eta familiak.

ELAko ordezkaritza bat manifestazioan izan da bere sostengua eta babesa emateko.