LAN HERIOTZA

Elgoibarren (Gipuzkoa) bost Foru Zain hil diren ezbeharra lan-istripua izan da

Elgoibarren (Gipuzkoa) bost Foru Zain hil diren ezbeharra lan-istripua izan da
Artxiboko irudia
Biktimen gertukoei bere samina eta elkartasuna adierazi ditu ELAk.

ELAk jakin ahal izan duenez, gaur goizean Elgoibarren (Gipuzkoa) bost hildako eragin dituen ezbehar larria lan-istripua izan da. Hildakoak Iurretara (Bizkaia) Ertzaintzarekin formazioa egitera zihoazen bost foruzain dira, eta irauli den zisterna-kamioiaren gidaria ospitalera eraman behar izan dute.

ELAk bere samina eta elkartasuna adierazi nahi dizkie biktimen gertukoei, eta horrelakorik berriz ez gertatzeko neurriak ezarri daitezen, ikerketa sakon bat egin dadila eskatzen du.

Aurten, gaurko istripu tragikoarekin, dagoeneko 10 pertsona hil dira Nafarroan lanaren ondorioz. Horregatik, ELAk lan-osasuneko politikak errotik aldatzea eskatzen du, benetako prebentzioan eta lan-baldintzen hobekuntzan oinarrituta.