"Garraio duina Europan” lemapean informazioa banatu du ELAk

2016/03/09
"Garraio duina Europan” lemapean informazioa banatu du ELAk
Europako Garraio Federazioaren kanpainarekin bat eginez (ETF), sektore honetako langileen baldintzak salatzeko informazioa banatu du gaur goizean ELAk Irunen garraiolarien artean. Segurtasuna bermatuko duten gidatzeko lanorduak ezartzeko eskatuko du, besteak beste.

Ekimenaren helburua da gaiari buruz kezka piztea eta Europar Batzordeak garraio justuago bat bermatzeko behar diren neurriak hartzera derrigortzea. Horretarako gutxienez milioi bat aldeko sinadura bildu behar dugu, bai garraioetako langileenak, baita garraio duinaren kausaren alde dagoen beste edonorenak.

Ekinbidea Europako Garraioetako Langileen Federazioa da (ETF), zeinak 3,5 milioi langile biltzen duen, 230 sindikatu eta 41 estatutakoak. Zergatik behar da halako ekinbide bat? Garraioa europar ekonomiaren oinarrizko osagai bat dugu. Sektorean zuzenean 11 milioitik gora pertsona ari da lanean, hots, EBn guztira dauden langileen %5. Merkatuen liberalizazio prozesua harmonizazio sozialarik gabe garatu da EB ean. Kontrara, EB baitan lan-merkatuari eta gizarte-babesari dagokionez dauden desberdintasun handiak,

EBko legedia estatu bakoitzean aplikatzeko dauden mekanismo ezdeusek eta ezarritako politiken norabideak konkurrentzia desleial orokorra eta dumping soziala ahalbidetu dituzte, enplegua eta lan-baldintzak gero eta okerragoak eragiten ari direlarik. “Garraio duina Europan” kanpainaren bitartez irtenbide konkretuak lortu nahi ditugu baldintza laboral eta sozialetan pairatzen ari garen beheranzko espirala geldiarazteko. Soldata, lan-baldintza eta eskubide sozial duinak nahi ditugu Europako garraioetako langileentzat.