ORMAZABAL DISTRIBUCIÓN PRIMARIA (ZORNOTZA)

Grebak ekoizpena %100ean geldiarazi du eta enpresa hitzarmenaren aldeko presioa areagotu du

Grebak ekoizpena %100ean geldiarazi du eta enpresa hitzarmenaren aldeko presioa areagotu du
ELAk lehen greba egunaren jarraipen masiboa nabarmendu du, eta ekainaren 29 eta 30erako eta uztailaren 1erako greba egun berriak iragarri ditu.

Boroako industrialdean (Zornotza) kokatutako Ormazabal Distribución Primarian aurerra eramandako lehen greba egunak ekoizpena guztiz geldiarazi du, eta bulegoetan ere ia erabateko jarraipena izan du, enpresa batzordeak (9 ELA) jakinarazi duenez. 

200 langileek enpresako lehen hitzarmena negoziatzea eskatzen dute. Izan ere, Ormazabal-Velatia taldeak azken urteetan izan duen hazkunde handia azpimarratzen dute, sektore elektrikoaren garapenak bultzatuta. Hala ere, bilakaera hori ez da lan baldintzen hobekuntzetan islatzen ari.

ELAk soldaten hobekuntzak, lanaldiaren murrizketa eta arautzea, kontziliazio neurriak eta azken hilabeteetan aldebakarrez ezartzen ari diren etengabeko antolaketa aldaketen aurrean bermeak eskatzen ditu. Halaber, zuzendaritzari negoziazioa desblokeatuko duten proposamenak aurkezteko exijitu dio.

Gaurko greba egunaren arrakastaren ondoren, ELAk ekainaren 29 eta 30erako eta uztailaren 1erako greba egun berriak iragarri ditu, eta langileen beharrei erantzungo dien akordio bat lortu arte mobilizazioekin jarraituko duela ziurtatu du.