Bide Berri-ko langileak Gipuzkoako Diputazioaren aurrean elkarretaratu dira

2012/05/09
Bide Berri-ko langileak Gipuzkoako Diputazioaren aurrean elkarretaratu dira
ELAren iritziz Gipuzkoako Aldundiko arduradunek onbideratu beharko zuten Bide-Berri enpresako 54 langileen “egoera larria eta jasanezina”. Enpresa horrek adingabeentzako bost zentro kudeatzen zituen, Gizartegintza Sailak itxi zituen arte.

 

Sindikatu honek foru-erakundeari eskatu dio enplegatu horien egoera konpontzeko, ELAri errua leporatzen ibili beharrean; zeren lanera joaten jarraitzen duten arren, han ez dago zaindu beharreko adingaberik. Enplegatu horiek egoera horregatik inolako errurik ez badute ere, egoeraren gatibu dira.

Langile horien lanpostuak Gipuzkoako Aldundiaren ardurapekoak izan behar dira, ELAren ustez. Eta, gainera, esan behar diogu Gizartegintzako foru-ahaldun Ander Rodriguezi gure ordezkariek ez diotela ukatu inolako akordiorik sinatzeari, ez baitzaie mahai gainean "eskaintza irmorik" jarri. Baliabide publikoak arduraz eramateak ez du zerikusirik zerbitzuaren kalitatea lorrintzearekin, ezta 54 lanpostu suntsitzea dakarten erabakiak hartzearekin ere.

Aldundiak, ikuskapen baten ondorioz, Bide Berri enpresa porrot egoeran zegoela ikusi zuenean, ordura arte enpresa horrekin zuen kontratua hautsi zuen. Bide Berrik bost etxebizitza kudeatzen zituen Arrasaten, Tolosan, Urretxun, Bergaran eta Donostian. Baina pisu horietan bizi ziren adingabeak foru-sarean hutsik zeuden lekuetara banatu zituzten.