Corrugados Azpeitia enpresako zuzendaritzaren aurkako epai berri bat
Donostiako Lan Arloko 3. zenbakiko epaitegiak epai berri bat ebatzi du Gallardo Taldekoa den Apeitiako Corrugados enpresak bizi duen gatazkaren inguruan. Gatazkaren ondorioz, 6 hilabetetako greban daude langileak.
Epai berri honen ebazpenean, aurretik izandako beste epai bateko antzeko argudioak azaltzen ditu epaileak. Epai hartan 60 langile kaleratzeko asomaren aurka jo zuen epaitegiak eta baliogabe utzi zuen erabakia. Oraingoan ere, baliogabe utzi du Lan Baldintzen Funtsezko Aldaketa prozedura ezartzeko enpresaren erabakia. Aldaketa honekin enpresak soldatak %35 jaitsi eta laneguna 49 ordutan igota zuen.
ELA begi onez ikusi du epai berri hau, nolabait enpresak bere interesak aurrera eramateko erabiltzen duen txantaiari ezezko borobila ematen diolako epaitegiak. Ondorioz, epaiak enpresa behartzen du langileek aurretik zituzten lan baldintza egoerara itzultzera. Azkenik, ELAk Azpeitiako Corrugados enpresako langileak zoriondu nahi ditu mobilizazioan eta borrokan erakutsitako grina eta adoreagatik