5.000 lagun Kutxabanken "pribatizazio prozesua" salatzeko
Manifestazioaren amaieran, Mikel Noval, arlo sozialeko arduradunak adierazi du gaur kalean guztiona den entitate finantziero publiko bat defendatzen ari garela. “Kutxabank guztiona da. Kutxabank publikoa da, eta guztiona izaten jarraitzea nahi dugu. Gu gara Kutxabank defendatzen dugunok. Gu gara kutxa tradizionalen papera defendatzen dugunok. Eta Kutxabank kapital pribatuaren esku utzi nahi dutenak BBVA edo Banco de Santander bezalako beste banku pribatu bat nahi dute”
Bere hitzetan. Proiektu horrek ez du merezi, ez da gurea. “Horretarako ez dugu entitate finantziero bat behar. Espekulatzeko, komisio handiak kobratzeko, mailegua ezin duena ordaindu etxetik botatzeko, edo Cajasur erosteko, ez dugu entitate finantziero bat nahi. Badaude beste banku asko horretarako prest”.
Gaur egun, Kutxabank banku pribatua da, baina jabetza guztia Araba, Bizkai eta Gipuzkoako aurrezki kutxen eskuetan dago. BBK-k akzioen %57 ditu, Kutxak %32 eta Vital Kutxak %11. Espainiako Gobernuak onartu zuen lege aldaketa baten ondorioz, urtea amaitu baino lehen aurrezki kutxa izateari utzi, eta banku fundazio bihurtu beharko lukete hiru erakunde horiek.
Prozesu horren barruan, akzioen parte bat saltzeko aukera mahai gainean jarri du Kutxabankeko presidente Mario Fernandezek. Etorkizunean, Kutxabanken %30 soilik kutxen esku geratuko litzateke, ideia hori mamituta. Hortaz, akzioen gehiengoa bestelako inbertitzaileen eskuetan geratuko litzateke.