Osakidetzak call-center korporatiboa desegin du
Inkestei dagokionez, Osakidetzak ez du argitu hemendik aurrera inkesta hauek nola burutu nahi dituen, baina call-center korporatiboaren itxierak aditzera ematen du berau pribatizatzeko asmoa duela eta, era honetan, gizartean osasun datuak enpresa pribatuen esku utziko dituela.
ELAk salatu nahi du itxiera honen ondorioz 20 langile kaleratuko dituztela, orain arte zerbitzua ezin-hobe bat eman duten langileak eta hilabetetan tratu txarrak jasan dituen jendea inork bere etorkizuna argitzen ez zielako.
Horrez gain, ELAk berriz ere salatu nahi du zerbitzu ha martxan jartzean eta ixtean burutu den diru-xahutzea. Osakidetzak 30 milioi euro inbertitu zituen zerbitzu hau emateko laguntza-tresnetan, azken finean erantzungailu automatiko batean. 4 urteren buruan horrenbeste diru xahutzea erabat onartezina da eta edozein herrialde seriotan gai honetan aritu diren pertsona baliabide publikoen kudeaketarako betiko ezgaituko lituzke.
Azkenik, ELAk gizartearentzako zerbitzu hau mantentzea eta norberaren datu pertsonalak enpresa pribatuen esku uztea ekiditea galdegiten du.