ELAk Idoia Mendiari egotzi dio bere gobernuak ez duela ezer egin lan istripuen igoera eta gizarte prestazioetan murrizketak saihesteko
Lan osasuna. ELArentzat onartezina da ikuskatze eraginkorra bermatzeko bitartekoak ez jartzea. Sindikatuak gogorarazi du lan heriotzek gora egiten jarraitzen dutela, eta bete gabe segitzen duela Osalaneko eta ikuskaritzako plantillak handitzeko sindikatuaren eskariak. Alde horretatik, ELAk berehala neurriak hartzeko eskatu dio Eusko Jaurlaritzari. Lan-gatazkak. ELAk kritikatu du lan gatazketan Eusko Jaurlaritzak automatikoki bat egiten duela enpresa zuzendaritzen interesekin, eta erabat baztertzen du enpresak estutzea; erantzunkizun guztia lanpostuak defendatzen dituzten langileen bizkarrean uzten du. Murrizketa sozialak. ELAk Lehendakariordeari gogorarazi dio oso larria dela DSBEren egungo murrizketak finkatzeko egin duen proposamena, baita murrizketa berriak egiteko proposamena ere. Enpleguari dagokionez, ELAk uste du Jaurlaritzak ez duela enplegua sortzeko politikarik, are gutxiago ingurumenaren aldetik iraunkorra eta soziala izango den ekoizpen sarea berritzeko. Elkarrizketa soziala. ELAk adierazi du prest dagoela Eusko Jaurlaritzarekin eta bere sailekin hitz egiteko, baina kritikatu du bilera horiek protokolozkoak izatea, eta gogorarazi du Mendiak zuzentzen duen sailak hiru aldiz uko egin diola ELArekin eta sindikatuen gehiengoarekin biltzeari, ezbehar, ikuskaritza edo ABEEak bezalako gaiak jorratzeko. ELAren iritziz, Mendiak zuzentzen duen sailak jarrera hori berrikusi beharko luke. Era berean, ELAk Jaurlaritzari leporatu dio enplegu eta lan osasunaren inguruko aldaketei uko egitea. Horrek eta soldaten beherakada besterik defendatzen ez duen patronalak Elkarrizketa Sozialaren mahaia ezerezean uzten du. ELAk, azkenik, lantokietan botere sindikala sendotzen jarraitzeko asmoa azaldu du, enpleguaren eta lan baldintzen alde, mobilizazio sindikal eta soziala ardatz gisa hartut.
Lan-gatazkak. ELAk kritikatu du lan gatazketan Eusko Jaurlaritzak automatikoki bat egiten duela enpresa zuzendaritzen interesekin, eta erabat baztertzen du enpresak estutzea; erantzunkizun guztia lanpostuak defendatzen dituzten langileen bizkarrean uzten du. Murrizketa sozialak. ELAk Lehendakariordeari gogorarazi dio oso larria dela DSBEren egungo murrizketak finkatzeko egin duen proposamena, baita murrizketa berriak egiteko proposamena ere. Enpleguari dagokionez, ELAk uste du Jaurlaritzak ez duela enplegua sortzeko politikarik, are gutxiago ingurumenaren aldetik iraunkorra eta soziala izango den ekoizpen sarea berritzeko. Elkarrizketa soziala. ELAk adierazi du prest dagoela Eusko Jaurlaritzarekin eta bere sailekin hitz egiteko, baina kritikatu du bilera horiek protokolozkoak izatea, eta gogorarazi du Mendiak zuzentzen duen sailak hiru aldiz uko egin diola ELArekin eta sindikatuen gehiengoarekin biltzeari, ezbehar, ikuskaritza edo ABEEak bezalako gaiak jorratzeko. ELAren iritziz, Mendiak zuzentzen duen sailak jarrera hori berrikusi beharko luke. Era berean, ELAk Jaurlaritzari leporatu dio enplegu eta lan osasunaren inguruko aldaketei uko egitea. Horrek eta soldaten beherakada besterik defendatzen ez duen patronalak Elkarrizketa Sozialaren mahaia ezerezean uzten du. ELAk, azkenik, lantokietan botere sindikala sendotzen jarraitzeko asmoa azaldu du, enpleguaren eta lan baldintzen alde, mobilizazio sindikal eta soziala ardatz gisa hartuta.
Murrizketa sozialak. ELAk Lehendakariordeari gogorarazi dio oso larria dela DSBEren egungo murrizketak finkatzeko egin duen proposamena, baita murrizketa berriak egiteko proposamena ere. Enpleguari dagokionez, ELAk uste du Jaurlaritzak ez duela enplegua sortzeko politikarik, are gutxiago ingurumenaren aldetik iraunkorra eta soziala izango den ekoizpen sarea berritzeko.
Elkarrizketa soziala. ELAk adierazi du prest dagoela Eusko Jaurlaritzarekin eta bere sailekin hitz egiteko, baina kritikatu du bilera horiek protokolozkoak izatea, eta gogorarazi du Mendiak zuzentzen duen sailak hiru aldiz uko egin diola ELArekin eta sindikatuen gehiengoarekin biltzeari, ezbehar, ikuskaritza edo ABEEak bezalako gaiak jorratzeko. ELAren iritziz, Mendiak zuzentzen duen sailak jarrera hori berrikusi beharko luke.
Era berean, ELAk Jaurlaritzari leporatu dio enplegu eta lan osasunaren inguruko aldaketei uko egitea. Horrek eta soldaten beherakada besterik defendatzen ez duen patronalak Elkarrizketa Sozialaren mahaia ezerezean uzten du. ELAk, azkenik, lantokietan botere sindikala sendotzen jarraitzeko asmoa azaldu du, enpleguaren eta lan baldintzen alde, mobilizazio sindikal eta soziala ardatz gisa hartuta.