Gipuzkoako garbitasun alorreko langileek grebara joko dute urtarrilaren 29 eta 30ean
Krisi urte hauetan, langileek ordu murrizketa itzela jasan dute lan bera egiten jarraitzeko. Garbitasuneko enpresek prezioa jaisten dute eta ondorioak latzak dira: lan baldintza eskasak eta zerbitzu txarra. Enpresek beraien irabaziak langileen kontura eta zerbitzua kaskartuz bermatzen dituzte.
EULEN, PILSA ( GRUPO ONCE), ISS, 1 NE o CLECE bezalako enpresa handiek lan baldintzak okertu dituzte: orduko lanagatik 4 euro ordainduz eta garraio moduko plusak kenduaz. Guzti hau, beraien bezeroekin adostu dute ( BBVA,BANCO SANTANDER, KUTXABANK...modukoak).
Pasadan azaroak 28an TSJk Gipuzkoako hitzarmeneko iraupenari buruz, aldeko sententzia eman zuen. Argi uzten du, lan erreformaren ondorioa ezin duela izan hitzarmenen desagerpena.Ondorioz, aurreko hitzarmenak jasotako lan baldintzei estaldura eman behar zaiola.
Sindikatuok sententzia positiboki baloratu dugu: hitzarmena behetik sinatzeko txantaia desaktibatzen du
Sindikatuek zera aldarrikatzen dute: pasatako urteen soldaten zati baten eguneratzea eta 2013,2014 eta 2015rako KPIra lotutako igoerak. Bestetik, hitzarmenaren iraupen luzea eta enpresek bere kabuz hitzarmena bete gabe uzteko aukera ez izatea.
"Greba ez da gure helburua, urte guzti hauetan akordio bat lortzearen alde lan handia egin dugu. 30 bilera baina gehiago izan dira eta hitzarmenik gabe jarraitzen dugu. Alde sindikalak argi dugu: lanean eta behar diren adina negoziaketa bilera egiten jarraituko dugu hitzarmena lortu arte", adierazi dute gaur Donostian egindako agerraldian..