Lanbide Hezkuntzako ikasle errepikatzaileek ere ez dute kontatzen Hezkuntzarentzat
Ikasturte berri honen hasieran egiaztatu ahal izan dugu, zoritxarrez, Lanbide Heziketakoek ere ez dutela kontatzen. Azalduko naiz.
Kontseilaria askotan harrotasunez hitz egiten du Nafarroako LH dualari buruz. Sistema horrek, oro har, LHko ikastetxeen eta praktikak egingo diren enpresen arteko harremana indartzen du. Honen ondorioz, praktikaldia ikasturte bat lehenago hasten da. Gertatzen dena da, gaur egun, Duala aurreko sistemarekin elkarbizi dela, ikasle batzuek aurreko sisteman errepikatu egin dutelako eta programa horretan ikasten jarraitu behar dutelako.
Honeraino dena normala litzateke, Hezkuntza Departamentuak ikastetxe horietako langileen plantilletatik azken ikasle horiei erantzuna emateko behar duten ordu-esleipena kentzea erabaki izan ez balu. Kontutan hartu beharra dago gainera, Hezkuntzak Dualerako esleitutako orduak ere ez direla nahikoak.
Hau da, irakasleek sistema bateko zein besteko ikasleak artatu behar dituzte, baina horretarako behar diren ordurik gabe. Esan gabe doa horrek izugarrizko frustrazioa dakarrela kolektiboaren artean, jabetzen baitira ezinezkoa zaiela euren ikasleei merezi duten erantzuna ematea.
Horrelako egoeren aurrean, Kontseilariak, beti bezala, datu sorta bat jaurti ohi dio iritzi publikoari. Hizkuntza teknikoegiaren ondorioz, herritarrentzat ulertzeko zailak diren arren, bere kalkuluetan beti esaten du ordu-esleipena handiagoa dela aurreko ikasturteetakoekin alderatuta. Oraingoan Parlamentuan esan zuen ikasturte honetan zehazki, aurrekoan baino 200 ordu gehiago zeudela Lanbide Heziketarako.
Beraz, zentroetan baliabideak galdu direla antzematen bada, hau da, murrizketak daudela, edo Departamentuak emandako datuak faltsuak dira edo, aitzitik, egiazkoak badira, bitarteko horiek kudeatzeko araudia egiten duten pertsonen gaitasun falta nabarmena da. Kasu batean zein bestean, argi dago zerbait (baliabide gehiago) edo norbait aldatu behar dela.
Jarrera hauen aurrean ELAn sinetsita gaude erantzunik eraginkorrena greba dinamika dela, aurreko ikasturteetan ikusi ahal izan den bezala. Oraingoan gainera, intentsitatea areagotu beharko litzateke, hala eskatzen baitu Lanbide Heziketak bizi duen muturreko egoerak.