Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak urtarrilaren 30eko Greba Orokorraren mobilizazioen agenda aurkeztu du

2020/01/28
Urtarrilaren 30eko greba orokorra oso arrakastatsua izango da Nafarroan. Deialdiak dagoeneko batzarretan parte hartzea erabaki duten milaka eta milaka langileen babesa jaso du. Era berean, greba-batzordeak lurralde osoan zabaltzeak eta horietan dozenaka gizarte-erakundek parte hartzeak mobilizazio-maila handia aurreikusten du.

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak makina bat ekimen antolatu ditu urtarrilaren 30erako. ELAk bertan parte hartzeko deia luzatzen die herritarrei, guztion artean deialdi honen helburuak betetzeko: aberastasuna modu justuan banatzea, pentsioen sistema publikoa defendatzea, eta eskubide sozialak bermatzea.