Argindarraren igoera berria onartezina da
2012/06/29
Espainiako gobernuak argindarraren prezioa %3,95 igotzeko baimena eman du. ELAren iritziz, erabaki antisozial honek argi uzten du botere politikoa enpresa handien zerbitzutan ari dela lanean, kasu honetan konpainia elektrikoentzat.
ELAren aburuz, ezin da onartu Rajoyren gobernuak argindarra %4 garestitzea krisi egoeran, langabezia tasa handiekin, pertsona eta familia asko hil amaiera iristeko larri dabilenean.
ELAk gogoratu du enpresa elektrikoen zerbitzutan ari dela lanean. Izan ere, Iberdrolak irabazi itzelak izanez jarraitzen du. Onartu ezinekoa da, krisiari aurre egiteko soldatak jaisten, aurrekontuak murrizten ari den gobernu berak, merkatua aitzakiatzat hartzea horren igoera kaltegarria onartzeko.