Lanbideko langileen gehiengoak bat egin du gaurko lanuztearekin

2013/11/11
Lanbideko langileen gehiengoak bat egin du gaurko lanuztearekin
Lanbideko langileek %70ak bat egin du ELA eta LAB sindikatuek gaurko deitutako ordubeteko lanuztearekin. Lanuztea erabatekoa izan hainbat bulegotan. Ehunka grebalarieak manifestazioa egin dute gaur goizean Gasteizen.

Deitzaileen esanetan Eusko Jaurlaritzaren proposamena dagoen bezala onartuz gero oraingo plantillako 200 bat langilek galduko dute euren lanpostua, beste asko leku-aldatu beharko dira derrigorrez eta langile gehienentzat lan-baldintzak okertuko dira.

Era berean, negoziatzeko deia egin diote Eusko Jaurlaritzari eta datorren azaroaren 11erako beste greba deialdia dagoela gogoratu dute sindikatu deitzaileek. Izan ere, orain arte aurkeztu duten zirriborroa ezin da abiapuntutzat hartu, dituen edukiak ez direlako onargarriak.