ELAk UPN-ren euskara eta Euskalerria Irratiarekiko etengabeko zigor-politika salatzen du
Sindikatuaren ustetan, “Euskalerria Irratia” baimenik gabe uzteko erabaki politikoa da eta baztertu egin ditu kriterio objektiboak.
ELAren ustetan Iruñerrian euskeraz emititzen duen irrati bakarrari lizentzia ez ematea onartezina da eta irizpide tekniko, bideragarritasuna edo eskaeri erraparatzen bazaio ezin da justifikatu erabaki hau.
Bi arrazoiengatik da bereziki latza erabaki hau; batetik, informazio aniztasunaren aurka doalako eta bestalde agerian uzten duelako euskerarekiko jarrera antidemokratikoa.
Azkenik, ELAk, Barcinaren Gobernuari eten ditzala behin betiko euskerarekiko zigor politika exijitzen dio eta berma dezala informazio aniztasuna.
Bestalde, Euskalerria Irratiko langile guztiei bere babesa eta elkartasuna adierazten diegu eta oinarrizko proiektu hau defendatzen jarraitzea animatu nahi du.